

Elkarrekin teilatuak energia bilakatzen
Energiarik garbiena, eraginkorrena eta merkeenaNafarroako Gobernuak eta hari atxikitako udal bakoitzak bultzatutako probintzia-proiektuari esker, Tokiko Energia Komunitate batean -CEL Toda Navarra 2- parte har dezakezu. Komunitate honek Km 0-ko energia berriztagarria sortuko du udal eraikinen teilatuen gainazaletan instalatutako plaka fotovoltaikoen bidez, eta hartaz gozatuko duzu faktura elektrikoa murriztuz.
Utziguzu zure zenbakia eta deituko dizugu
Nahiago baduzu deitu
Energia berriztagarria kontsumitzen du eta zure urteko faktura elektrikoa murrizten du
Zure etxebizitzan edo dendan instalaziorik egin beharrik gabe eta hornidura bermatuta


Ingurumenean

Ekonomikoak

Sozialak
Aurkitu zure instalaziorik hurbilena
Aurreztu zure energiarekin

CEL bazkide energetiko/teknologiko batean oinarrituko da, guztiaz arduratuko dena:
Plakak mantentzea eta ziurtatzea.
Bazkideentzako argi-tarifarik onenak lortzea.
Energia-merkatuaren bilakaeraren jarraipena eta abar.

25 urtez. Plakak zure etxean baleude bezala

Ez duzu ez bidesaririk ez kargurik ordainduko zure eguzki energiagatik.

Kontsumitzen duzun elektrizitate guztia % 100 berriztagarria izango da.

Hornidura eta zure eguzki energiaren prezioa bermatzen dituzu 25 urtez.

Zure etxebizitzan eta/edo dendan instalaziorik egin beharrik gabe.

Ez duzu nahiko, baina zure esku dago nahi duzunean proiektua uztea.

Informazio osoa eta eskuragarria, gehien komeni zaizkizun erabakiak har ditzazun.
Hasierako ekarpena eta hileko kuota
HASIERAKO ekarpena


Bazkideek hasieran gehienez ere 50 €-ko ekarpena egingo dute CELera, komunitateak jarduera hasteko nahiko diru duela ziurtatzeko.

CELera egindako ekarpen horrek ziurtatzen dizu nahi duzun denbora guztian bertan parte hartzea.

Proiektuaren martxaren eta CELak duen altxortegiaren arabera, hasierako ekarpenhori, osorik edo zati batean, itzuli egin ahal izango zaie bazkideei.

Autokontsumoa aktibatu baino lehen ematen baduzu baja, ekarpen horren % 100 itzuliko zaizu.

Behin autokontsumoa aktibatuta, baja ematen baduzu hurrengo bi urteetan, ekarpen horren % 50 itzuliko zaizu.
Hileko kuota

- Inola ere ez da hilean 9 eurotik gorakoa izango (BEZa barne).
- Merkeagoa izan daiteke, proiektuak jasotzen dituen dirulaguntzen arabera.
- CELak instalazioa ordaindu duen 11. urtetik aurrera murriztuko da.
- 0,5 kW-ko finkatzen da, etxebizitza baten urteko batez besteko kontsumoaren % 25 gutxi gorabehera.
- Kontsumoa dela-eta potentzia handiagoa eskatzen duten saltokiei proportzionalki igoko zaie kuota hori.
Hileko kuota honek zerbitzu osoa bermatzen du, honako hauek barne:
- Plaketatik datorren energiaren hornidura.
- Eskaintza onenen urteko bilaketa, plaketatik datorrena osatzeko.
- Instalazioa gauzatzeko CELak eskatutako kreditua ordaintzea (lehenengo 10 urteetan).
- Instalazioaren mantentze-lanak.
- Instalazioaren aseguruak.
- Instalazioaren eta bere errendimenduaren monitorizazioa.
- Bazkideei instalazioaren aprobetxamendu indibidualari buruzko informazioa ematen dien APPa.
- Eguneroko kontsumoan aurrezteko aholkuak.
- CELeko bazkideentzako telefono bidezko arreta-zerbitzua.
- CELaren administrazio- eta funtzionamendu-gastuak.
- Bermeko enpresa energetiko eta teknologiko batek CELari aholkularitza ematea.
Zure teilatuan eguzki-plakak instalatuko bazenitu bezala
Une oro energia-hornidura bermatzen eta ziurtatzen dizun funtzionamendua, eta zure etxean edo dendan beste instalaziorik behar ez duena.

Izan kontrol guztia esku-aurrean
- Zure plakek sortzen duten energiari eta haren aprobetxamenduari buruzko eguneroko informazioa.
- Plaken aprobetxamendua hobetzeko eta faktura elektrikoa murrizteko aholkuak.
- TEKek ez du bilera presentzialik behar. Erabakietan parte hartzeko, APParen bidez egin dezakezu.

Zalantzak? Ebazten lagunduko dizugu
CEL Toda Navarra 2n parte hartzen badut, nola lagunduko diot nire udalerriko iraunkortasunari?
Zertan laguntzen dit CELen parte hartzeak?
Nola murrizten da faktura elektrikoa?
Nork har dezake parte?
Zergatik 2.000 metro?
Zer gertatzen da nire etxebizitza edo denda 2.000 metroko erradioan ez badago?
2.000 metroez gain beste baldintzaren bat dago?
Zer egin behar dut alta emateko?
Nork bete behar du alta emateko eskaera?
Zein da nire betebeharra alta ematean?
Irauteko konpromisorik badago?
Zer gertatzen da eskaerek aurreikusitako etxebizitza edo denda kopurua gainditzen badute?
Elektrizitate guztia eguzki-plaketatik jasoko dut?
Zergatik % 25?
Nola funtzionatzen du eguzki-energiaren eta sare-energiaren konbinazioak?
Nola nabaritzen da eguzki-energiaren eta sareko energiaren konbinazioa eguneroko bizitzan?
Beharrezkoa da etxean instalaziorik egitea?
Zein mantentze-lan behar ditu eguzki-instalazio batek?
Nola jasoko dut sarearen energia?
Zer dira energia-komunitateak?
Zenbat denboran egon naiteke CELen?
Irauteko konpromisorik badago?
Zenbatekoren bat ordaindu behar diot CEL Toda Navarra 2ri baja emateagatik?
Norbaitek baja ematen badu, niri eragiten dit?
CEL da eguzki-instalazioaren jabea?
Nola arautzen da CEL Toda Navarran funtzionamendua?
Zer da CELen app-a?
Europar Batasunak finantzatutako proiektua - Next Generation UE





