Tokiko Energia Komunitateaen Bloga
distancia-autoconsumo-compartido

Autokontsumo partekaturako distantzia 2 kilometrora zabaldu da

Irailak 7, 2025

Berriki autokontsumorako distantzia 2 kilometrora zabaldu izana albiste handia da TEKen garapenerako. TEKen lehen proiektuak hasi zirenean (Zumarraga, Larraul, Athletic Club, Zierbena, San Fidel (Gernika), etab.), autokontsumorako distantzia 500 metrokoa zen. Horrek asko mugatzen zuen TEKek bazkideak hartzeko zuen ahalmena, hain zuzen ere, autokontsumoko erregimenak dakartzan bidesari eta kargu elektrikoak ez ordaintzearen eta, ondorioz, faktura elektrikoan aurreztearen onuradun izan zitezkeen bazkideak hartzeko.

Gainera, udalerri handietan edo sakabanatuetan, muga horren eraginez, udalek zalantzan jartzen zuten estalki batzuk TEK bati lagatzeko aukera; izan ere, muga horrek eragotzi egiten zuen ekintza-eremua biztanleria osora zabaltzea.

Joan den otsailean muga hori 2 kilometrora zabaltzeak oztopo horiek gainditzea ahalbidetzen du, eta ziurtatzen du TEKek garatzen dituzten ia proiektu guztietan bazkide gisa batu ahal izango direla hala nahi duten udalerriko bizilagun eta denda txiki guztiak, eta, horrela, proiektu horiek irisgarriak izango dira herriko bizilagun guztientzat.

Albistean jasotako irudian ikus daitekeenez, estaldurari dagokionez aldea dago hasierako 500 metroen eta egungo 2 kilometroen artean, Bilboko TEK Athleticen kasuan.